Buscador de libros
Busqueda avanzadaPrimer capítulo / Extracto [Ver]
- N° páginas : 32
- Medidas: 200 x 275 mm.
- Peso: 387 gr
- Encuadernación: Carton‚
Asfaltoaren azpian, lorea [Próxima aparición] ARAYA GUTIERREZ, ROCIO/RODRIGEZ SUAREZ,
Harreman ezohiko baten istorioa da hau, saltzaile ibiltarien familia bateko ume batek, Leon izenekoak, lore batekin izandako harreman bakan bati buruzkoa.
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Orain asfaltoz estalia dagoen toki honetan, garai batean lur berdea eta zuhaitz garaiak egon ziren, baita ur ozenak zekartzan ibai bat ere. Egun batean, saltzaile ibiltarien familia batek kanpatu zuen han. Leonek aurkitu zuen lorea, irribarre politeko mutilak. Lorea zaindu zuen, beste umeek zapaldu ez zezaten ahalegindu zen, eta lorearen lagun bihurtu zen. Ondoan esertzen zitzaion, hodeiak igaroan ikusiz bere bizitzaren puskak kontatzen zizkion bitartean. Bere bizitza alderraiaz hitz egiten zion, Brixa asteme txikiaz, eta Kamilaz, haren hatzak bereekin elkartu zituen neska hartaz.
Autor: Araya Gutiérrez, Rocío
Rocío Arayak (Bilbo, 1982) intuizioa, jolasa eta sentimendua nahasiz marrazten du, eta irudi iradokitzaileak sortzen ditu, irakurleak osatu beharrekoak. Gustuko du bide berriak urratzen saiatzea eta irudi bakoitzean zerbait desberdina aurkitzea. Bere ilustrazio eta liburuengatik nazioarteko hainbat aintzatespen jaso ditu, eta Maurice Sendak fundazioak New Yorkeko beka artistikoen programarako aukeratu zuen 2024an.
Autor: Rodrígez Suárez, Mónica
Mónica Rodríguez Oviedon jaio zen 1969an. Zientzia Fisikoetan lizentziatu, eta Madrilera joan zen 1993an, Energia Nuklearrari buruzko master bat egitera. 1994tik 2009ra CIEMATen aritu zen lanean, Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketen Zentroan. 2003an haurrentzako lehen liburua argitaratu zuen, eta 2009an lana utzi zuen literaturan buru-belarri murgiltzeko. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu. Sari eta aitorpen ugari jaso ditu, hala nola Ala Delta, Anaya, Alandar eta Gran Angular sariak, baita Cuatrogatos Fundazioaren saria ere, sei aldiz, eta haren lanak hainbatetan sartu dituzte White Raven-eko ohorezko zerrendetan. 2018an Cervantes Chico saria jaso zuen bere lan osoagatik, eta, 2024an, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eskuratu zuen.
Libros relacionados
Otras im�genes del libro



