Buscador de libros
Busqueda avanzadaPrimer capítulo / Extracto
- N° páginas : 140
- Medidas: 2100 x 1400 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Rústica
ESTUARIOA (EUSK) ITURREGI, PATXI
Patxi Iturregik bere azken kontakizunak, dotoreziaz eta maisutasunez ehundu ditu.
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Istorioen gertalekua
Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek estuario mehar bat osatzen dute Bizkaiko Golkorako irteeran, antzina-antzinatik giza espeziaren bizilekua izan dena. XIX. mendearen amaieratik, itsas gorabeheren mendeko ibai-ingurune horrek eraldaketa prozesu bizia hasi zuen, batez ere industria siderurgikoan eta burdin mearen ustiapenean oinarrituta, eta horrela, Europako industria eta merkataritza gune nagusietako bat bilakatu zen. Geroago, laurogeiko hamarkadako gainbehera sakonak Bilbo Handia izeneko zerbitzu-konurbazioa proiektatzeko aukera ekarri zuen, non behinolako lantegi eta ontziola ahaltsuak iraganeko oroitzapen lausoa baino ez diren. Bertan ehundu ditu Patxi Iturregik bere azken kontakizunak, dotoreziaz eta maisutasunez.
Autor: Iturregi, Patxi
PATXI ITURREGI (Laudio, 1952) Euskararen irakaskuntzan aritu aurretik, nautika ikasi zuen Portugaleten eta, zenbait urtez, pilotu ibili zen petrolioontzi handietan. Itsas giroaren ezagupen zehatz horri esker, bere lehen ipuin liburua idatzi zuen: Haize kontra (Elkar, 1996). Geroztik, beste gai, teknika eta idazmolde batzuk landu ditu ondorengo bildumetan: Behi eroak (Elkar, 2003), Dioramak (Elkar, 2006) eta Ur biren artean (Elkar, 2019), beti ere kontakizun laburren esparruan, non sona berezia lortu duen.