Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 120
- Medidas: 220 x 295 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Carton‚
PIQO-PIQO ETA INDOTXINAKO TXIPIROI ERRALDOI IZUGARRIA (eusk) FERREYRA , LUCAS
Piqo-Piqo eta haren familia pirataren ezinezko bidaia
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Piqo-Piqo gaztearen mundua fantasiazkoa eta magikoa da. Piraten, yetien, minotauroen eta bestelako izaki mitologiko ausarten leinu baten ondorengoa da mutikoa, eta oasi sinestezin bat du jaioterri; han, diamante erraldoiak lurretik sortzen dira, perretxikoen antzera, eta arrokak bizidunak eta jostariak izan ohi dira. Gaur, beste askotan bezala, Piqo-Piqo deskuidatu egin da eskolarako bidean, ipurtargi lumadun zoragarri bati segika. Gelara iristean sortu duen istripuak maisu erretxinaren pazientzia agorrarazi du, eta etxeko lan ezinezko bat agindu dio hurrengo zientzia-eskolarako: munduaren beste muturrean bizi den elezaharretako olagarro bati hortz bat ateratzea. Lanari ekiteko unea da…
Autor: FERREYRA (euskera), LUCAS
(Buenos Aires, 1973) oso gazte hasi zen komikiak egiten DC, Marvel, Dark Horse (AEB), Eura Editoriale (Italia) eta Columba (Argentina) argitaletxeentzat. Brasil hegoaldean dagoen Florianopolis uhartera joan zen bizitzera, eta han, lizentzietako zenbait aldizkaritan kolaboratzen hasi zen, esaterako Los pingüinos de Madagascar edo Kung-fu Panda. Aldi berean, arte-zuzendari gisa lan egin zuen, eta bere estilo pertsonalena garatu zuen aldizkari eta jaialdietarako enkarguen bitartez. Gaur egun komikigilea, margolaria eta ilustratzailea da, eta haren lanak AEBetan, Frantzian, Brasilen, Argentinan, Ingalaterran, Australian, Zeelanda Berrian, Kanadan edo Espainian argitaratzen dira.