Buscador de libros

Busqueda avanzada
Zatoz, Newton!!: portada
  • N° páginas : 32
  • Medidas: 205 x 230 mm.
  • Peso: 460 gr
  • Encuadernación: Carton‚
Descargar Ficha Enviar Ficha

Zatoz, Newton!! ARNAL / PAPACHRISTOU

Sefora Newtonen ile artean bizi da harik eta txakurraren mugimendu batek lurrera botatzen duen arte. Eta zer da ba arkakuso bat txakurrik gabe? Abiatuko da haren bila

Editorial:
Traductor:
Amaia Apalauza
Ilustrador:
Eleni Papachristou
Colección:
­HU!
Materia BIC:
Álbumes ilustrados
Materia BIC:
Relatos sobre animales (infantil/juvenil)
Edad recomendada:
Edad de interés: a partir de 5 años
ISBN:
978-84-19684-05-9
EAN:
9788419684059
Precio:
15.38 €
Precio con IVA:
16.00 €

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis


Newton lo-kuluxka ederra egiten ari da sagarrondo baten azpian, eta, bat-batean, sagar bat eroriko zaio buru gainera. Txakurra, izututa, lasterka hasiko da, eta Sefora arkakusoa txakurraren buztanak lurrera eroriko da. Eta zer da ba arkakuso bat txakurrik gabe? Sefora, malkoak lehortu, eta Newtonen bila abiatuko da, kosta ahala kosta. Eta laguntza eskatuko die bidean aurkituko dituen animaliei.

Autor: Arnal, Txabi

Txabi Arnal Gil Haur Literaturako irakaslea da UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Gasteizen; Psikodidaktikan doktorea da, baita idazlea ere, ahal duen guztietan.  Haur-literaturako hogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, eta haren lanak galegora, katalanera, portugesera, frantsesera, italierara, ingelesera eta txinerara itzulita daude. Honako sari hauek jaso ditu, besteak beste: Anuaria saria, 2010ean (Besos); White Raven saria, 2011n (Caja de cartón), Los Mejores Libros para Niños y Jóvenes saria, 2010ean, Banco del Libro de Venezuelak emana (Caja de cartón); Vittoria Samarelli saria, 2012an (El corazón del sastre); eta Haur eta Gazte Literaturako Edizio Oneneko Liburuaren saria, 2015ean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana (La leyenda de Zum).

Autor: Papachristou, Eleni

Eleni Papachristou ilustratzaile greziar bat da, eta Madrilen bizi da, 2009tik. Artearen Historian lizentziatua da. Ondoren, ilustrazio editorialean espezializatu zen, baita haur-ilustrazioan ere, diseinu grafikoko master bati esker. Diseinatzaile grafiko gisa jardun du; baina, bere ametsari segika, ibilbidea aldatu eta haur-liburuak ilustratzen hasi zen. Teknika tradizionalak erabiltzen ditu bere lanean, hala nola akuarela, gouachea, pastela eta koloretako arkatzak. Gero, bere lanak bukatzeko, prozesu digitalak aplikatzen ditu, ilustrazioek espontaneotasuna transmiti dezaten. Natura eta naturako koloreen harmonia ditu inspirazio-iturri nagusi.

Libros relacionados


Otras im�genes del libro