Buscador de libros

Busqueda avanzada
Adimen artifiziala denok ulertzeko moduan: portada

Book-Trailer [Ver]

Web Libro [Ver]

Primer capítulo / Extracto [Ver]

  • N° páginas : 80
  • Medidas: 200 x 275 mm.
  • Peso: 310 gr
  • Encuadernación: Rústica
Descargar Ficha Enviar Ficha

Adimen artifiziala denok ulertzeko moduan BELTRAN, DENISSE/FERNANDEZ ÁLVAREZ, LOR

Hona hemen funtsezko liburu bat teknologia gure oraina eta gure etorkizuna nola aldatzen ari den ulertu nahi duten pertsona guztientzat.

Editorial:
Traductor:
Amaia Apalauza
Ilustrador:
Denisse Beltrán
Colección:
DEGURIA
Materia BIC:
Ciencia y tecnología (infantil/juvenil)
Materia BIC:
Cuestiones sociales (Infantil/juvenil)
Edad recomendada:
Edad de interés: a partir de 12 años
ISBN:
978-84-19684-26-4
EAN:
9788419684264
Precio:
20.19 €
Precio con IVA:
21.00 €

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis

Posible al da makinek pentsatzea? Ba al dago adimen artifizialik (AA)? Zer da adimenduna izatea? Liburu honetan, bidaia bat egingo dugu historian zehar, Brontze Arotik hasi eta gaur arte. AA motak ezagutuko ditugu. Zertarako erabiltzen den eta zer dilema etiko dakartzan ikusiko dugu. Azkenik, AAz hitz egitean sortzen diren galdera ugarietako batzuei erantzungo diegu. Irakurgai bikain bat teknologia gure oraina eta etorkizuna nola aldatzen ari den hobeki ulertzeko, adibide argien eta azalpen errazen bitartez, denok ulertzeko moduan, aldez aurretik ezagutza teknikorik izan beharrik gabe.

Autor: Beltrán, Denisse

Mexiko Hiriko diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea da. Zabalkunde kultural eta zinematografikoaren arloan lan egin du batik bat, kartelak diseinatuz eta markak sortuz. Gaur egun, Diseinu Grafikoa irakasten du Kansas City Art Institute-n, eta, horrez gain, haur-ilustrazioa, narratiba grafikoa eta poesia bisuala ere lantzen ditu.

Autor: Fernández Álvarez, Lorena

Lorena Fernández Álvarez ingeniari informatikoa da, identitate digitalaren arloko zuzendaria Deustuko Unibertsitatean eta genero-ikuspegiko STEAMaren (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) ikertzailea. Dibulgazio zientifikoko hainbat forotan parte hartu du, emakumeek zientzian duten eginkizunaz gogoeta eginez eta genero-arrakala deuseztatzeko ekintzak proposatuz. 2018an, Europako Parlamentuan «Women in Science» ekitaldiko sei gonbidatuetako bat izan zen.

Autor: Garaizar Sagarminaga, Pablo

Ingeniaritza Informatikoan doktorea eta Psikologian lizentziatua. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da. 20 urte daramatza Programazioa, Goi Mailako Konputazioa, Hacking Etikoa eta Hodeiko Sistemen Arkitektura irakasten eta Pentsamendu Konputazionalaren arloan ikertzen, Deusto LearningLab-en (https://learninglab.deusto.es/). 40 lan baino gehiago argitaratu ditu eragin handiko aldizkarietan (WoS h-index: 10, Google h-index: 15). 37 ikerketa-proiektutan parte hartu du, Europako, Espainiako eta eskualde mailako deialdietan, eta Europako lau proiekturen ikertzaile nagusia da. Hezkuntzako hainbat app-ren garapenean parte hartu du: besteak beste, Social Lab, Kodetu, Make World eta Lempel. Horrez gain, mahai-joko hezigarriak sortu ditu, hala nola Moon eta Arqueras de Nand.

Libros relacionados


Otras imágenes del libro