Buscador de libros

Busqueda avanzada
AHANZTURAREN LEIZEA: portada
  • N° páginas : 296
  • Medidas: 240 x 170 mm.
  • Peso: gr
  • Encuadernación: Carton‚
Descargar Ficha Enviar Ficha

AHANZTURAREN LEIZEA ROCA, PACO/TERRASA,RODRIGO

Hobien egia: Paco Rocak berriro heldu dio Espainiako gizartearen memoria kolektiboari Ahanzturaren leizea kontakizun hunkigarrian

Editorial:
Traductor:
Bego Montorio
Ilustrador:
PACO ROCA
Colección:
SILLON OREJERO
Materia BIC:
Novelas gráficas: historias reales y no ficción
Edad recomendada:
Edad de interés: a partir de 14 años
ISBN:
978-84-19670-77-9
EAN:
9788419670779
Precio:
24.04 €
Precio con IVA:
25.00 €

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis

1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu zuen beste hamaika gizonekin batera Paternako (Valentzia) hilobiaren atzeko horman, eta hobi komun batean lurperatu zituen. Zazpi hamarkada beranduago eta iraganak kikildutako herri baten alde ilunetik ibilbide luzea egin eta gero, azkenean, haren gorpuzkiak lokalizatu eta berreskuratu ahal izan zituen Joséren alaba Pepicak; laurogei urteak beteak zituen ordurako, aita hil ziotenean, berriz, zortzi. 

Autor: ROCA (euskera), PACO

(València, 1969) Valentziako Escuela de Arte y Superior de Diseño-n ikasi zuen eta jardun nagusia komikigintza duen arren, ilustrazioekin, hitzaldiekin eta mintegiekin uztartzen du. Komikiei dagokienez, hamairu herrialdetan itzuli dira haren lanak. Astiberrik argitaratu dituenen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, El juego lúgubre; El Faro; Arrugas (Zimurrak); Las calles de arena; El invierno del dibujante; Memorias de un dibujante en pijama. El integral; Los surcos del azar; La casa (Etxea); La encrucijada; El tesoro del Cisne Negro; El dibujado, hasiera batean Valentziako IVAMeko hormetarako sortua; Regreso al Edén, eta, azkenik, El abismo del olvido (Ahanzturaren leizea). Zenbait sari eskuratu ditu, hala Espainian nola Espainiatik kanpo; horien artean, 2008ko Espainiako Komikiaren Sari Nazionala, gidoi egokitu onenaren Goya saria 2011n Arrugas filmagatik, Japoniako Excellence Award, San Diegoko Comic Con-aren Inkpot Award 2019an edo atzerriko lan onenaren Eisner saria 2020an. Paco Rocak Espainiako Gobernuaren Kultura Ministerioaren Arte Ederretako Merezimeduaren Urrezko Domina jaso zuen 2021ean, eta 2023an Kultura Merezimenduaren Ciutat de València saria eman zioten.

Autor: TERRASA (Euskera), RODRIGO

(Valentzia, 1978). El Mundo egunkariko kazetaria da duela 22 urte. Saskibaloiarekiko zaletasunaren eraginez, Superdeporte kirol egunkarian izan zuen lehen kazetari lanpostua, eta handik El Mundoren Valentziako ordezkaritzara egin zuen salto 2001ean. Kirol kronikak, elkarrizketak, informazio politikoa eta erreportajeak sinatu ditu. 2007an, egunkari horren edizio digitalean hasi zen lanean, eta 2015ean Madrilgo erredakzio zentralera tokialdatu zen. Gaur egun, berriemailea da El Mundoren Papel eguneroko aldizkarian. 2021ean La ciudad de la euforia (Libros del K.O.) liburua argitaratu zuen, Valentziako erkidegoan bizi izandako ustelkeria urteei buruzko kazetaritza kronika bat.

Libros relacionados


Otras imágenes del libro