Buscador de libros
Busqueda avanzadaPrimer capítulo / Extracto
- N° páginas : 64
- Medidas: 170 x 215 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Rústica
BIGA 4 (EUSKERA) 2.ª ED. CAUT / PUJOL
Bigaren endredoak: Gure artean daukagu Espainian 10.000 aletik gora saldu dituen saileko beste komiki bat
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Batzuetan, Bigak halako gogoa izaten du gauzak ondo atera daitezen, non mundu guztia nahasten duen. Posible al da hanka sartzea lagun ona izan nahian? Saileko 4. liburuki honek argi uzten du Bigak, lagun gozozale, dorpe, eskuzabal eta bihurri honek horixe egiten duela. Aurreko liburukietan susmatutako moduan, Artile maiteminduta ago. Rosi flamenkoa ikusten duenean, lotsagorritu egiten da eta ezin du hitzik esan. Horrenbestez, Bigak uste du maitasuna aitortzen lagundu behar diola lagunari. Hartutako bideak, alabaina, ez dirudi egokiena... Biga endreda-makila albumean Vicent Cautek eta Romain Pujolek gustuko dituzten zenbait gai azaltzen dira berriz ere, hala nola adiskidetasuna edo perfektutasunik eza, beti ere umorez eta hitz-joko zorrotzez.
Autor: CAUT (euskera), VINCENT
(Melun, 1991) 13 urterekin ustekabean komiki-blog batekin topo egin zuenean hasi zen komigintzan. Zaletasunez eta dibertitzeko, interneten komikia lantzeko abenturari ekitea erabaki zuen. Avni (Biga) sailaz gainera, marraztu ditu baita ere Mes 100 premiers mots des animaux ("Animalien nire lehen 100 hitzak") eta Où es-tu, Léopold ? (“Non zaude, Léopold?”) saileko hiru liburuki.
Autor: PUJOL (euskera), ROMAIN
(Albi, 1989) eskola garaiaz gero ari da bere unibertso propioa sortzen eta irakasleen eta eskolakideen karikaturak eskuetan erortzen zitzaion edozein paperetan marrazten. 2013an, Milan argitaletxeak gazteentzako pertsonaia berriak sortzea proposatu zion eta proposamen hura Avni (Biga) saila bihurtu zen azkenean, Vincent Cautek marraztua eta Toboggan aldizkarian aldez aurretik argitaratua (400.000tik gora harpidedun).