Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 64
- Medidas: 170 x 215 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Rústica
BIGA 7 (EUSKERA) CAUT, VINCENT;PUJOL
Ospetsuena: Hona hemen Biga saileko emanaldi berri bat, gaur eguneko umeen arazo eta emozioak umorez lantzen dituen
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana
Sinopsis
Atsegina da Biga, txantxa zalea, xelebrea, eta, gainera, itxuraldatzeko eta balentria itzelak egiteko superbotereak ditu. Ez dakigu zehatz zer animalia mota den, baina gauza bat argi dugu: umeen heroi kutuna izateko baldintza guztiak betetzen ditu! Izan ere, Animaliako eskolako izarra da Biga, eta biziki maite dute denek! Denek... Leoi izan ezik, bera zelako jolastokiko erregea Biga heldu aurretik. Leoi kameleoia gauza baita kolorea mudatzeko eta ikusezin bilakatzeko! Alabaina, dena lehenera itzuliko da: Leoik bere Robotron 3000, gaitasun ikaragarriak dituen robota, eraman du eskolara. Ospetsuena izango da berriz ere!
Autor: CAUT (euskera), VINCENT
(Melun, 1991) 13 urterekin ustekabean komiki-blog batekin topo egin zuenean hasi zen komigintzan. Zaletasunez eta dibertitzeko, interneten komikia lantzeko abenturari ekitea erabaki zuen. Avni (Biga) sailaz gainera, marraztu ditu baita ere Mes 100 premiers mots des animaux ("Animalien nire lehen 100 hitzak") eta Où es-tu, Léopold ? (“Non zaude, Léopold?”) saileko hiru liburuki.
Autor: PUJOL (euskera), ROMAIN
(Albi, 1989) eskola garaiaz gero ari da bere unibertso propioa sortzen eta irakasleen eta eskolakideen karikaturak eskuetan erortzen zitzaion edozein paperetan marrazten. 2013an, Milan argitaletxeak gazteentzako pertsonaia berriak sortzea proposatu zion eta proposamen hura Avni (Biga) saila bihurtu zen azkenean, Vincent Cautek marraztua eta Toboggan aldizkarian aldez aurretik argitaratua (400.000tik gora harpidedun).