Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 56
- Medidas: 285 x 285 mm.
- Peso: 550 gr
- Encuadernación: Carton‚
Bihotza alderantziz zuen barraskiloa POPOVA / ZHU
Zientzialari batek halabeharrez oskola ezker aldera zuen barraskilo bat topatu zuen benetan gauza bitxia Orduan, bikotea bilatzen hasi zitzaizkion, bakarrik egon ez zedin
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Zientzialari erretiratu batek, barraskiloen aditu bati egindako irrati-elkarrizketa bat entzun berritan, lorategiko barraskilo oso arraro bat topatu zuen halabeharrez: haren oskoleko kiribilak ez zuen gainerakoek bezala bira egiten, baizik eta kontrako zentzuan. Alegia, eskuin aldera egin beharrean, ezker aldera. Maria Popovaren liburu liluragarri honek, zeina The Marginalian blogean idazteagatik ezaguna baita, barraskilo txikia kaxa eroso batean ikertzaileari bidaltzea erabaki zuen zientzialari jakintsuaren istorioa kontatzen du, “haren berezitasunak sekretu ederren bat gordetzen bazuen, sekretu hura agerian jartzea espero izanda”… eta baita keinu txiki horrek eragin zuen guztia ere.
Autor: Maria, Popova
Maria Popova irakurlea eta idazlea da, eta The Marginalian blogean (themarginalian.org) idazten du irakurtzen duenaz, zeina Kongresuko Liburutegiaren balio kulturaleko materialen web-artxibo iraunkorrean baitago. Figuring liburuaren autorea da, A velocity of Being: Letters to a Young Reader liburuaren koeditorea, eta The Universe in Verse poesia-jaialdiaren —zientzia poesiaren bidez ikertzen duen urteroko ongintzazko ospakizuna, Brooklyngo Pioneer Works diziplinarteko kultura-etxean (New York, Estatu Batuak)— sortzailea eta aurkezlea.
Autor: Zhu, Ping
Ping Zhu-ren ilustrazioak maiz agertzen dira New York Timesen eta izen oneko beste argitalpen batzuetan, eta baita izaera abangoardistagoa duten beste batzuetan ere. New Yorkeko Arte Center-en prestatu zen. 2013an, ADC Young Guns saria irabazi zuen, gaztea eta talentuduna izateagatik. Dagoeneko “30 Under 30” sarietarako aukerarik ez badu ere, berak bizitzan duen helburua da, idealki, ardo on bat bezain ondo zahartuko diren obrak sortzea. Edo baita ardo on bat ere. Ping-en lehenengo haurrentzako liburua, The Strange Birds of Flannery O'Connor, A Life (Flannery O'Connor-en txori bitxiak, bizitza bat), 2020ko ekainean argitaratu zen, eta 2020ko haurrentzako liburu onenetakotzat hautatu zuen New York Timesek.
Otras im�genes del libro



