Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 64
- Medidas: 170 x 240 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Carton‚
EMAKUME GUZTIOK CASILLAS / GARAY
El Salvadorko emakumeen borroka: abortu bat izanagatik hogeita hamar eta berrogei urte bitarteko kartzela zigorra jasan duten lau emakumeren lekukotasunak
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Emakume guztiok nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean.
Autor: CASILLAS (Euskera), ELIZABETH
(Bilbo, 1986). Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Cactus aldizkariaren sortzailea da; edizio eta erredakzio lanetan jarduten du bertan, eta literatura, artea, komikiak eta feminismoak lantzen ditu gehien bat. Komikiez idatzi eta hitz egiten du zenbait hedabidetan, eta nobela grafikoko irakurle taldeak koordinatzen ditu.
Autor: GARAY (Euskera), HIGINIA
(Bilbo, 1978). Arte Ederretan lizentziaduna da, eta Argitalpenetarako Diseinuko graduondokoa egin zuen Madrileko Instituto Europeo de Diseñon. 2002az geroztik ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko modura lan egiten du, eta bere estudioa sortu zuen 2013an. Horrez gain, irakasle jarduten du zenbait master eta mintegitan. Bere ibilbidearen eta sentsibilitate artistikoaren eraginez, kulturarekin, genero bereizkeriarekin eta giza eskubideen urraketarekin loturiko gaietan berezitu da.