Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 184
- Medidas: 215 x 139 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Rústica
Gela bat norberarena [Próxima aparición] WOOLF, VIRGINIA
Emakumeek idazteko funtsezko baldintza: dirua eta gela bat beretzat. Virginia Woolfen klasiko feminista handia, edizio berritu batean, Itxaro Bordaren hitzaurrearekin
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Virginia Woolfen Gela bat norberarena saiakerak emakumeak eta genero-rolak hartzen ditu aztergaitzat, idazle eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Tradizio patriarkalaren barruan landutako emakumeen idazkuntzaz diharduen saiakera hau 1929an argitaratu zen, eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala.
Hizkuntza asko eta askotara itzulitako funtsezko lan hau ez genuen euskaraz, eta consonnik Gela bat norberaren liburuaren argitalpen berezia ekarri zigun 2013an. Maria Colera Intxaustik itzuli zuen testua, eta Adelina Moyak eta Remedios Zafrak idatzi zituzten hitzaurreak, guztia ere Kajsa Dahlberg artistaren interbentzio batez lagunduta. Garaian sortutako materialak mantendu eta beste berri batzuk gehitu ditugu, Munduaren sorlekua liburu bildumaren barruan.
Autor: WOOLF, VIRGINIA
Virginia Woolf Londresen jaio zen 1882an. Arte, literatura eta politika munduko pertsonaia ezagunak ibiltzen ziren Woolfen gurasoenean, eta haien eragina jaso zuen txikitandik. 1917an Hogarth Press argitaletxea sortu zuen Leonard Woolf senarrarekin batera. Gerra arteko ingeles literaturan garrantzi handia izan zuen Woolftarren argitaletxeak. Woolfek bere hasierako lanetatik erakutsi zuen esperimentazio narratiborako interesa, baina Mrs Dalloway (1925) eta Farorantz (1927) argitaratu arte ez zuen kritikaren onespenik jaso. Gero etorriko ziren Orlando: A biography (1928), The waves (1931), The years (1937) eta Between the Acts (1941). 1941eko martxoaren 28an hil zen, bere burua Ouse ibaira botata.