Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 120
- Medidas: 170 x 240 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Carton‚
GOIZERO (euskeraz) DE ISUSI (EUSKERA), JAVIER
Gizatasuna, babesik gabeko haurtzaroari aurre egiteko
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana
Sinopsis
Ana eta Laia lagunak dira. Ana ezkonduta dago, alabak dauzka eta ez du inoiz hitz itsusirik esaten; Laia, berriz, guztiz kontrakoa da. Goizean, arratsaldean eta gauean egin beharreko lanbidea daukate. Eguneko 24 orduetan. Asteko 7 egunetan. Javier de Isusik (2020ko Komiki Sari Nazionala, La divina comedia de Oscar Wilde lanarekin), pertsonaietara hedatzen duen eta haren obra osoa ezaugarritzen duen gizatasunarekin, leiho bat irekitzen dio, akuarelan, harrera familia espezializatuan parte hartzen duten bi familiaren egunerokoari –une batzuetan gordina, besteetan samurra–. Harrera mota hori kalte emozional larriak dituzten haurrei eta berariazko prestakuntza izateagatik euren familian har ditzaketen eta haurren premiei erantzun diezaieketen pertsonei zuzendutakoa da.
Autor: DE ISUSI (Euskera), JAVIER
Javier de Isusik (Bilbo, 1972) arkitektura ikasi zuen Donostiako eta Lisboako eskoletan. Karrera amaitu ondoren, denbora laburrez lanbidea probatu, eta bidaia batean murgildu zen. Hala, Latinoamerikako zati handi bat ezagutu zuen urtebetez. Itzultzean, beti egin nahi izan zuen horretan aritzea erabaki zuen: bineten bidez istorioak kontatzea. Hainbat komiki lehiaketatan sari batzuk irabazi ondoren, 2004an Los viajes de Juan Sin Tierra argitaratzeari ekin zion. 2019an, ia bost urteko lanaren ondoren, La divina comedia de Oscar Wilde (Astiberri) lana argitaratu zuen. Obra honi esker, 2020ko Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen. Astiberrik argitaratu beharreko obra berria lantzen ari da, eta tartean, Goizero komikia osatu du, FICE Spainek eta Astiberrik 2024an elkarrekin argitaratu dutena.