Buscador de libros
Busqueda avanzadaPrimer capítulo / Extracto
- N° páginas : 296
- Medidas: 160 x 230 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Rústica
MAUS (EUSK) SPIEGELMAN, ART
Maus, orain: euskaraz: argitaratu dugu Maus komikiaren behin betiko edizioa eta Pulitzer saria irabazi zuena
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana
Sinopsis
Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan. Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia kontatzen du, memoir grafikoaren forman, generoaren baliabide estilistiko eta narratibo tradizional guztiak erabiliz eta, aldi berean, baliabide berriak ere asmatuz.
Autor: SPIEGELMAN, ART
1948ko otsailaren 15ean jaio zen Stockholmen, baina ume-umetan joan zen Estatu Batuetara bizitzera, gurasoekin. Artea eta diseinua ikasi ondoren, 1966an Topps Gum Co. enpresan hasi zen lanean, eta han aritu zen ia hogei urtez. 1975etik aurrera, San Franciscon denboraldi bat igaro eta berriz ere New Yorkera itzuli ostean, zenbait agerkaritan lan egiten hasi zen: The New York Times, Village Voice eta Playboy komunikabideetan, besteak beste. Gero, irakasle aritu zen School of Visual Arts delakoan, eta, 1980an, bere emazte Françoise Moulyrekin batera, Raw aldizkaria sortu zuen, eta hor argitaratu zuen Maus. 1992an Pulitzer sari entzutetsua eman zioten obra honengatik.