Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 32
- Medidas: 205 x 230 mm.
- Peso: 460 gr
- Encuadernación: Carton‚
Zatoz, Newton!! ARNAL / PAPACHRISTOU
Sefora Newtonen ile artean bizi da harik eta txakurraren mugimendu batek lurrera botatzen duen arte. Eta zer da ba arkakuso bat txakurrik gabe? Abiatuko da haren bila
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
Newton lo-kuluxka ederra egiten ari da sagarrondo baten azpian, eta, bat-batean, sagar bat eroriko zaio buru gainera. Txakurra, izututa, lasterka hasiko da, eta Sefora arkakusoa txakurraren buztanak lurrera eroriko da. Eta zer da ba arkakuso bat txakurrik gabe? Sefora, malkoak lehortu, eta Newtonen bila abiatuko da, kosta ahala kosta. Eta laguntza eskatuko die bidean aurkituko dituen animaliei.
Autor: Arnal, Txabi
Txabi Arnal Gil Haur Literaturako irakaslea da UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Gasteizen; Psikodidaktikan doktorea da, baita idazlea ere, ahal duen guztietan. Haur-literaturako hogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, eta haren lanak galegora, katalanera, portugesera, frantsesera, italierara, ingelesera eta txinerara itzulita daude. Honako sari hauek jaso ditu, besteak beste: Anuaria saria, 2010ean (Besos); White Raven saria, 2011n (Caja de cartón), Los Mejores Libros para Niños y Jóvenes saria, 2010ean, Banco del Libro de Venezuelak emana (Caja de cartón); Vittoria Samarelli saria, 2012an (El corazón del sastre); eta Haur eta Gazte Literaturako Edizio Oneneko Liburuaren saria, 2015ean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana (La leyenda de Zum).
Autor: Papachristou, Eleni
Eleni Papachristou ilustratzaile greziar bat da, eta Madrilen bizi da, 2009tik. Artearen Historian lizentziatua da. Ondoren, ilustrazio editorialean espezializatu zen, baita haur-ilustrazioan ere, diseinu grafikoko master bati esker. Diseinatzaile grafiko gisa jardun du; baina, bere ametsari segika, ibilbidea aldatu eta haur-liburuak ilustratzen hasi zen. Teknika tradizionalak erabiltzen ditu bere lanean, hala nola akuarela, gouachea, pastela eta koloretako arkatzak. Gero, bere lanak bukatzeko, prozesu digitalak aplikatzen ditu, ilustrazioek espontaneotasuna transmiti dezaten. Natura eta naturako koloreen harmonia ditu inspirazio-iturri nagusi.
Libros relacionados
Otras im�genes del libro


