Buscador de libros
Busqueda avanzadaITSASO GAZIAREN BALADA BAT (euskeraz) PRATT (EUSKERAZ), HUGO
Corto Maltese, orain euskaraz: Astiberrik argitaratu du mundu osoan ospetsua den abenturazalearen lehen komikia, Hugo Pratt marrazkilari italiarrak sortua
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana
Sinopsis
Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta eskuak lotu dizkio baltsa bati, eta jitoan dabil Ozeano Bareko olatuetan. Gizon horrek mito bihurtzeko moduko izena du: Corto Maltese. Zer egin ote du hain zigor krudela jasotzeko? Zer ezkutatzen ote du begirada misteriotsuaren atzean? Rasputinen eskuetan ausaz eroritako familia oneko bi gaztek ere, Pandorak eta Cainek, galdera bera egiten diote beren buruari. Ez dute sumatzen elkarketa horrek betiko markatuko dituela beren bizitzak, baita milioika irakurlerenak ere.
Autor: PRATT (euskeraz), HUGO
(Rimini, Italia, 1927 - Grandvaux, Suitza, 1995) munduko komikigilerik handienetakotzat hartzen da aho batez. Bere binetak, ilustrazioak eta akuarelak museorik garrantzitsuenetan daude ikusgai, besteak beste, Parisko Grand Palaisen eta Pinakotekan, Erromako Vittorianon, Veneziako Ca' Pesaron eta Sienako Santa Maria della Scalan. Prattek berak “marraztutako literatura” gisa definitu zituen bere istorioak. Tim Burton, Frank Miller, Woody Allen, Umberto Eco, Paolo Conte eta beste egile eta artista batzuek aipatu izan dute. Italian, Argentinan, Ingalaterran, Frantzian eta Suitzan bizi izan zen. Bidaiari handia izanik, ia mundu osoan barrena ibili zen.